Andueza baserria · Zur museoa
Kontaktua Web mapa Irisgarritasuna Lotura interesgarria
Aurkezpena
Eraikina
Bitxikeriak
Egurra
Museo didaktikoa
Beste gune kulturalak
Bestelako ekintzak
Kontaktua
CastellanoCatalá
www.zegama.net aizkorribidean@aizkorri.net Beste gune kulturalak
Aizkorri - Aratz
San Bartolomé ermita
TOURSeko San Martinen eliza
Erretaula nagusia
 
Zumalakarregiren Mausoleoa
Irutxetako ama
Aizkorriko gurutzea
Arakama-Azpikoa errota
 
Intxaustiko errota
San Adriango galtzada
San Adriango koba
Sancti Spiritus ermita

Sancti Spiritus ermita

Sancti Spiritus ermita

Antzinan, egun Sancti Spiritus-go ermita dagoen leku honetan ospitale bat egon zen errege-bidearen ertzean. Bertan errege-bidean zehar zihoazen erromes, merkatari eta bestelako ibiltariek gaua pasatu eta indarrak berritzeko aukera izaten zuten.

San Adriango Sancti Spiritus-eko ospitaleari buruzko lehenengo aipamena XVI. mendearen haserakoa da, 1503koa hain zuzen ere. Garai hartan aita santua zen Julio II.aren bulda batean agertzen da. Bulda honen bi interpretazio egin dira:

1.- Batzuen ustez, bulda honetan ematen da San Adrianen ospitale bat eraikitzeko baimena eta beraz, pentsa daiteke orduan sortuko zela ospitalea.

2.- Beste batzuen ustez, bulda honekin ospitalea ez zen sortu, berritu baizik. Beraz, ospitale hau antzinakoagoa izango zen eta gainera, Tenplarioen esku egongo zela esaten dute.

Tradizioak Tenplarioak egon zirela esaten badu ere, ziur dakigu XVI. mendetik aurrera behintzat Sancti Spiritus in sassi ordenaren esku egon zela ospitale hau, izan ere,

 

dokumentuetan idatzita baitator. Hala ere, zenbaiten ustez Sancti Spiritus in sassia ordenak ospitalaren kargua bere esku hartu aurretik posible zen tenplarioak bertan egotea.

Hala ere, badirudi Gipuzkoan tenplariorik ez zela egon (dokumentuetan ez da Gipuzkoan orden honetakoak egon zirenaren inongo aipamenik egiten) eta kondaira hori erromesek ekarri zutela. Kontuan izanik, in sassia ordeneko elizgizonak eta tenplarioek zeregin (elizgizonak eta militarrak ziren biak) eta janzkera oso antzekoa zutela badirudi erromesek bi ordenak nahastu zituztela.

Hasera batean, ospitalean egon ziren Moja komendadoren esku egongo zen bertaratutakoen zaintza baina badirudi, hauek alde egin zutela eta Sancti Spiritus ordeneko zaldun erlijiosoen ardurapean gelditu zela. Beraz, XVI. mendean, Frantzian jatorria zuen eta Erromaren menpe zegoen "ordena hospitalaria y militar" baten esku zegoen San Adriango ospitale hau, Sancti Spiritus in sassia ordenaren esku alegia.

Garai hartan ospitaleak, borda eta Asurmendi baserria zituen beregain. Baserritik lortzen zituzten jakiekin eta indulgentzietatik jasotzen zituzten ondasunekin egingo zuen aurrera ospitaleak.

Hala ere 1516rako ospitalea eta etxaldea erre egin ziren eta berriro berreraikitzeko diru asko behar zenez, urte haietan ospitaleko priorea zen Astigarretak Gipuzkoako probintziari eman zion ospitalearen jabetza.

Gipuzkoako batzar nagusiek Astigarretaren proposamena onartu eta Ordiziako Joan Perez Irigoyen-en esku geratu zen ospitalea. 1547an ospitalea berriro berreraiki zen eta Carlos V.a erregeak Segurako herriari eman zion bere patronatoa. Ordutik aurrera, berriro ospitale gisa jarduten jarraitu zuen Sancti Spiritus-eko ospitaleak.

Azkeneko berria XVIII. mendekoa da non Joan Martin Valera izeneko soldadu baten heriotzaren berri ematen den Sancti Spiritus-go ospitalean.

 
   
   
 
©2007 Zur museoa