Andueza baserria · Zur museoa
Kontaktua Web mapa Irisgarritasuna Lotura interesgarria
Aurkezpena
Eraikina
Bitxikeriak
Egurra
Museo didaktikoa
Beste gune kulturalak
Bestelako ekintzak
Kontaktua
CastellanoCatalá
www.zegama.net aizkorribidean@aizkorri.net Beste gune kulturalak
Aizkorri - Aratz
San Bartolomé ermita
TOURSeko San Martinen eliza
Erretaula nagusia
 
Zumalakarregiren Mausoleoa
Irutxetako ama
Aizkorriko gurutzea
Arakama-Azpikoa errota
 
Intxaustiko errota
San Adriango galtzada
San Adriango koba
Sancti Spiritus ermita

San Adriango koba

San Adriango koba

Jakina dugu S. Adriango kobazulo honetatik jende asko pasa dela eta beraiek idatzi dituzten kroniketan, garai hartan kobazuloan aurkitzen ziren zenbait eraikini buruzko aipamenak egiten dituzte. Idatzi hauek XV, XVI, XVII eta XVIII. mendeetakoak dira.

Idatzi hauetan aipatzen denez, kobara sartzeko bi ate zeuden, bat Gipuzkoa aldetik sartzeko eta bestea Araba aldetik sartzeko. Gipuzkoa aldetik sartzeko seguruenik egun oraindik sarrera moduan erabiltzen den puntan amaituriko atea izango zen, gotiko estiloko atea.

Araba aldetik sartzeko atearen aztarnarik berriz ez dago. Egun ate hauek itxi ezin daitezkeen arren, garai hartan, egurrezko ate sendoak zituzten, nahi zenean itxi zitezkeenak.

Kobaren barruan, harri biziaren gainean eraikitako ostatutxo bat zegoela aipatzen da eta bertan, ogia eta ardoa saltzen zitzaizkiela bidaiariei. Badago XVI. mende bukaeran Arabako Aldun Nagusiak eginiko krokis bat S. Adriango gotorlekuarena. Beraz, posible da ostatu honen aurretik, gotorleku bat egon izana bertan.

     

Kobaren barruan bertan, ba omen zen iturri bat. Kobaren sabaitik etengabe erortzen zen ur errekatxo bat hain zuzen ere. Hortik erortzen zen ura, iturriaren parean zegoen katilu itxurako ontzi batean jasotzen omen zen ostaturako.

Bestalde, garai hartan jadanik bazen San Adriani eskainitako ermita. Bere aipamena egiten duen dokumenturik zaharrena XI. mendekoa da eta beraz, ermita oso zaharra dela esan dezakegu. Hemen ikusten dugun ermita hau, XIX. mendearen amaieran burutu ziren eraberritze lanen ondorioa dugu. Bidaiariek aipatzen digutenez, Santiagora zihoazen erromesek bertan egiten zuten otoitz.

Bidaiari gehienek San Adriango portua, Pirinioetako gailurrik altuena bailitzan aipatzen dute, aldapatsua, zaila eta beldurgarria bai elurragatik, bai lapurrengatik.

Ostatua egon ostean, XX. mende hasierara arte, Mikelete-etxea egon zen kobaren barruan egun mendiko aterpetxea den etxea eraiki bitartean.

San Adriango kobazuloan egin diren indusketetan, aurkikuntza arkeologiko ugari egin dira:

San Adriango kobazuloarekin bat egiten duten galerietan 141 txanpon, gerrikoen zatiak (plaka eta hebillak), eraztunak, giltzak eta animalien ferrak aurkitu dira.

TXANPONAK: Txanponek, XI. Mendean jadanik San Adriango pasabidea erabilia zela adierazten digute.

Aurkitutako txanpon gehienak Gaztelako erreinukoak dira (XII eta XIII. Mendeetakoak batez ere) baina badaude Nafarroa (XI. mendekoak), Aragoi (XI eta XII. mendeetakoak) eta Frantziako erreinuetako txanponak ere.

Bestalde, ermita berritzeko egin ziren lanetan, giza-hezurrak topatu dira baina ez dakigu norenak eta noizkoak izango diren.

 
   
   
 
©2007 Zur museoa