 |
 |
Irutxetako ama
Jatorriz, Zegamako Iruetxeta auzoko ermitan aurkitzen bazen ere, egun Zegamako elizako erretaula nagusiaren oinean daukagu Elurretako Amari eskainietako irudi hau. Duen itxura arkaikoak agerian uzten du oso aspaldiko irudia dela.
Bere jatorria XIII. mendean kokatzen da eta gotiko motakoa dela esaten da. Egurrez eginiko irudia da eta ondoren polikromatua.
Zegamako jendeak debozio handia dio amabirjina honi. Erauntsiak zirenean, irudia ermitatik atera eta erauntsiari begira jartzeko ohitura omen zen garai batean, honela, erauntsiak kalterik egin gabe pasatzen omen ziren. |