 |
Intxaustiko errota
Oria ibaian zehar doan ura, erabilera ezberdineko errotak martxan jartzeko erabili izan da Zegaman. Errota hau, XX. mende hasieran eraiki zuen Zegamako eltzegile batek buztina irabiatu eta bernizak ehotzeko.
Egun, oraindik ikusgai daude errotako harrizko errotarria, buztina irabiatzen zuten zuloa, esmalte eta bernizak egiteko labea, errotako berniz-harriak eta indarra igortzen zuten engranajeak.
Intxaustiko errota Segura eta Zegama lotzen dituen Gi-2637 errepidearen alboan kokatzen da, Intxaustiko Industrialdera sartzeko bidegurutzearen alboan.
Ikusteko interesa dutenek Zegamako Turismo bulegoarekin harremanetan jarri behar dute. |
|
|