Andueza baserria · Zur museoa
Kontaktua Web mapa Irisgarritasuna Lotura interesgarria
Aurkezpena
Eraikina
Bitxikeriak
Egurra
Museo didaktikoa
Beste gune kulturalak
Bestelako ekintzak
Kontaktua
CastellanoCatalá
www.zegama.net aizkorribidean@aizkorri.net Bitxikeriak
Basoko langileak  

Baso zerbitzuak

Egun Gipuzkoaren erdia baino gehiago basoa da. Hala ere, duela 100 urte egoera bestelakoa zen:

Dirudienez nekazaritza eta abeltzaintzarako larre eta laborantza lur ugari behar zela eta, eta karlistadek udaletxeei utzi zizkien zorrak zirela eta, XX. mende hasieran inguru hauetako baso asko bota egin zituzten. Udaletxeek, karlistadek utzitako zorrak kitatzeko, baso horietako zuhaitzak saldu egin behar izan baitzituzten. Hori dela eta, XX. mende hasieran Gipuzkoan basoak oso egoera txarrean aurkitzen ziren. Ondorioz, 1902an, BASO ZERBITZUAK sortu ziren. Hauen betebeharrak, kalteturiko basoak berreskuratzea eta lurzoru eta ibai-buruak babestea ziren.

Garai hartan baso zerbitzua basozainek osatzen zuten. Basozainak basoetako polizia modukoak ziren. Gaur egun, beraien eginkizuna zabalagoa da eta mendiak, basoak, fauna eta flora zaintzeko ardura dute.

Egun baso-zerbitzuak, espezializatu egin dira eta basozainek, sute-zaintzaileek, mendiko langileek eta politikariek osatzen dituzte.

Basoko langileak

Basoko garbiketa-lanak, zuhaitzen entresaka- eta inausketak-lanak zein basoak botatzen dituztenak dira. Hemen ikus daitezke, beraiek historian zehar zeregin horretarako erabili izan dituzten erreminta batzuk.

Basoko suhiltzaileak

Basoko suteak itzaltzeko ardura dutenak dira. Garai batean, herriko suteak itzaltzea herriko boluntarioen zeregina izaten zen. Sute bat zegoenean su-kanpaiak jotzen zituzten eta herriko plazan sutea itzaltzen lagundu nahi zutenak biltzen ziren. Gerora, lan hau, baserritar talde baten esku gelditu zen eta gaur egun berriz, Baso Zerbitzuaren ardura da suteak itzaltzea.

   
Basoko suhiltzaileak  
 
   
   
 
©2007 Zur museoa