 |
 |
Arakama-Azpikoa errota
1925ean eraiki zenetik lanean diharduen zurez eta manposteriaz eraikitako errota da. Itsasadarra errekastotik datorren uraren indarraz baliatuz jartzen da martxan.
Urak turbina bat mugiarazten du eta uhal batzuen bidez honen indarra errotara helarazten da harrizko errotarriak martxan jarriz. Errota honetan, Zegama zein inguruko herrietako baserritarrek eramandako alea ehotzen dute.
Errota hau, Arakama-Azpikoa baserriaren ondoan kokatzen da, Zegama eta Zerain lotzen dituen Barbari auzoan alegia. Bertara iristeko, Zegamara iritsi baino lehen Barbari jartzen duen seinaleari jarraitu behar zaio Gi-3261 hartuz.
Ikusteko interesa dutenek Zegamako Turismo bulegoarekin harremanetan jarri behar dute. |