 |
 |
Aizkorriko gurutzea
Elizan aurkitzen den irudirik zaharrena da, eta esaten denez, Gipuzkoako gurutze zaharrenetarikoa. XIII. mendean kokatzen da bere jatorria eta estiloari dagokionean erromaniko-gotiko trantsiziokoa dela esaten da.
Kuprez eginiko irudia da bai kristoa bera, baita azpian duen plaka ere eta gurutzea berriz egurrezkoa.
Jatorriz gurutze hau Aizkorriko tontorrean dagoen Santo Kristoaren ermitan bazegoen ere, duen balio artistikoagatik Zegamako elizara ekartzea erabaki zen. Egun Aizkorriko ermitan dagoen gurutzea jatorrizkoaren erreplika bat da. |